Gida honetan, webgune bat nola igo eta argitaratu azalduko dugu, pausoz pauso. Has gaitezen!
Google-n sartu eta Cloudflare webgunea bilatu behar dugu. Hau da esteka eta hurrengo pantailan egongo zara.
Cloudflare webgunean sartu ondoren, aplikazioa erabili ahal izateko eta gure lanak gordetzeko gure Googleeko kontuarekin edo korreoarekin saioa hasi behar dugu. Aplikazioan jada konturik ez badugu, berri bat sortu beharko dugu gure posta elektronikoa erabiliz. Atal hau pantailaren goiko aldean aurkituko dugu, eskuineko aldean zehazki.
Behin saioa hasita, menu nagusira joango gara, ezkerreko aldean kokatzen dena. Han, Compute fitxaren barruan, Workers & Pages atala bilatu behar dugu eta han sakatu.
Orain, proiektu berri bat sarera igotzeko, Create application botoian klik egin behar dugu.
Cloudflarek gure webgunea igotzeko hainbat aukera eskaintzen ditu. Gure kasuan, continue to Pages jartzen duen lekuan klik egingo dugu. Egia da beste aukera batzuk daudela, baina hau da errezena.
Orain, gure fitxategiak eta karpetak atxikitzeko aukera aukeratuko dugu; Drag and drop your files botoian sakatuz.
Jarraian, gure webguneari izen bat jartzeko eskatuko digu. Nahi dugun izena jarriko diogu. Dena den, kontuan izan beharko duguna da; dena letra xehez eta karaktere espezialak erabili gabe idatzi behar dugula. Ostean, aurrera egiteko create project botoia sakatuko dugu.
Gure webguneari izena jarri ostean, nahi ditugun fitxategiak igoko ditugu. Oso garrantzitsua da, alde batetik; gure artxibo nagusia HTML formatuan egotea, eta baita; aipatutako hau index izenarekin izendatzea. Gainera, aukera dugu artxiboa edota karpeta oso bat igotzeko; erabili hobeto etortzen zaizuna. Jarraitzeko, fitxategi guztiak igo ondoren, Deploy botoian klik egingo dugu, azkenik gure webgunea Interneten argitaratzeko.
Argitalpena amaitzen denean, Cloudflarek gure webgunerako esteka bat emango digu. Esteka horrek honelako itxura izango du: https://proiektuaren -izena.pages.dev Estekan klik eginez, gure webgunea behar bezala argitaratu dela egiaztatu ahal izango dugu.
*Horrela, gure webgunea Interneten eskuragarri egongo da, eta beste pertsona batzuek ere ikusi ahal izango dute, interneten hau bilatuz edota gure linka konpartituz gero.