Cloudflare erabiliz webgune bat argitaratzeko gida

Gida honetan, webgune bat nola igo eta argitaratu azalduko dugu, pausoz pauso. Has gaitezen!

Lehenengo Pausoa: Cloudflare-n sartzea

Google-n sartu eta Cloudflare webgunea bilatu behar dugu. Hau da esteka eta hurrengo pantailan egongo zara.

Google-en Cloudflare webgunea bilatu Cloudflare-ren hasierako pantaila

Bigarren Pausoa: Saioa hasi

Cloudflare webgunean sartu ondoren, aplikazioa erabili ahal izateko eta gure lanak gordetzeko gure Googleeko kontuarekin edo korreoarekin saioa hasi behar dugu. Aplikazioan jada konturik ez badugu, berri bat sortu beharko dugu gure posta elektronikoa erabiliz. Atal hau pantailaren goiko aldean aurkituko dugu, eskuineko aldean zehazki.

Saioa hasteko klikatu hemen Cloudflar-en saioa hasteko pantaila

Hirugarren Pausoa: Workers & Pages atalean sartzea

Behin saioa hasita, menu nagusira joango gara, ezkerreko aldean kokatzen dena. Han, Compute fitxaren barruan, Workers & Pages atala bilatu behar dugu eta han sakatu.

Computeren barruan, Workers & Pages atalean sartu

Laugarren pausoa: Proiektu berri bat Internetera igo

Orain, proiektu berri bat sarera igotzeko, Create application botoian klik egin behar dugu.

Create aplication botoia sakatu

Bosgarren pausoa: Webgunea osatzen duten fitxategi guztiak igo

Cloudflarek gure webgunea igotzeko hainbat aukera eskaintzen ditu. Gure kasuan, continue to Pages jartzen duen lekuan klik egingo dugu. Egia da beste aukera batzuk daudela, baina hau da errezena.

Continue to Pages klikatu

Seigarren pausoa: Fitxategiak hautatu

Orain, gure fitxategiak eta karpetak atxikitzeko aukera aukeratuko dugu; Drag and drop your files botoian sakatuz.

Drop your files sakatu aurrera egiteko

Zazpigarren pausoa: Webguneari izena jarri

Jarraian, gure webguneari izen bat jartzeko eskatuko digu. Nahi dugun izena jarriko diogu. Dena den, kontuan izan beharko duguna da; dena letra xehez eta karaktere espezialak erabili gabe idatzi behar dugula. Ostean, aurrera egiteko create project botoia sakatuko dugu.

Webgunea izendatu

Zortzigarren pausoa: Webgunea argitaratu

Gure webguneari izena jarri ostean, nahi ditugun fitxategiak igoko ditugu. Oso garrantzitsua da, alde batetik; gure artxibo nagusia HTML formatuan egotea, eta baita; aipatutako hau index izenarekin izendatzea. Gainera, aukera dugu artxiboa edota karpeta oso bat igotzeko; erabili hobeto etortzen zaizuna. Jarraitzeko, fitxategi guztiak igo ondoren, Deploy botoian klik egingo dugu, azkenik gure webgunea Interneten argitaratzeko.

Gure webgunearen fitxategiak igoko ditugu

Bederatzigarren pausoa: Webgunea egiaztatu

Argitalpena amaitzen denean, Cloudflarek gure webgunerako esteka bat emango digu. Esteka horrek honelako itxura izango du: https://proiektuaren -izena.pages.dev Estekan klik eginez, gure webgunea behar bezala argitaratu dela egiaztatu ahal izango dugu.

*Horrela, gure webgunea Interneten eskuragarri egongo da, eta beste pertsona batzuek ere ikusi ahal izango dute, interneten hau bilatuz edota gure linka konpartituz gero.

Gure webgunearen linka sortu da eta interneten eskuragarri dago Gure  webgunea interneten eskuragarri dagoela egiaztatzen